Batua eta bizkaiera/Pending tests

From Apertium
Jump to navigation Jump to search

Euskara batua -> Bizkaiera

  • (eu) Eskola apalak omen ziren, berak dioenez. → Eskola apalak omen ziran, berak dinoanez.
  • (eu) Etortzekoa zen, baina telefonoz deitu du → Etortekoa zan, baina telefonoz deitu dau
  • (eu) Sortuk dio Patxi Lopezen kontrako balizko atentatuaren aurka dagoela, eta kale erasoak ere errefusatu ditu.
  • (eu) Berretsi du ez dela "legez kanporaturiko alderdien jarraipen organizatibo eta funtzionala". → Berretsi dau ez dala "legez kanporaturiko alderdien jarraipen organizatibo eta funtzionala
  • (eu) gizon horrekin → gizon horregaz
  • (eu) Don Karmelo izan zen gerraostean Derioko Seminarioan apaizgai euskara irakasten hasi zen lehenengoetarikoa. → Don Karmelo izan zan gerraostean Derioko Seminarioan abadegeiai euskera irakasten hasi zan lehenengoetarikoa.
  • (eu) Hala izango zen, baina bestela ere ezin izan euskaraz orduko giro arrotzean, gizartean eta ikasketetan erdara baino entzun eta erabiltzen ez zenean, eta euskara lotsa eta beldurraren artean gerizpean zabuka zebilen orduan. → Halan izango zan, baina bestela be ezin izan euskeraz orduko giro arrotzean, gizartean eta ikasketetan erdera baino entzun eta erabilten ez zanean, eta euskerea lotsa eta bildurraren artean gerizpetan zabuka ebilen orduan.
  • (eu) Hiru bizitzako baserria zen gurea, Ertzilbengoa izenekoa, Bilbotik Donostiarako errepide nagusiaren ondoan dagoena, aldapa txiki baten erdian. → Hiru bizitzako baserria zan gurea, Ertzilbengoa izenekoa, Bilbotik Donostiarako kamino nausiaren ondoan dagoana, aldatz txiki baten erdian.
  • (eu) Gure "handiko" bi familiek, erdara kontuan, gure gurasoak baino askoz ere atzerago zeuden: euretariko gehienak gutxi eta gaizki egiten zuten erdara. → Gure "handiko" familia biak, erdera kontuan, gure gurasoak baino askozaz atzerago egozan: euretariko gehienak gitxi eta txarto egiten eben erdera.
  • (eu) Hori horrela dala, gure bizimodu osoa, gure harreman eta berriketa guztiak, bai etxean eta bai auzoan, euskal giro hutsean egin behar. → Hori holan dala, gure bizimodu osoa, gure hartuemon eta barriketa guztiak, bai etxean eta bai auzoan, euskal giro hutsean egin behar.
  • (eu) Noiz izan zenuen erdararekin lehen harremana? Ba esango dizut: gerratean, 1937. urtean, ni 5 urte eginberriko umemokoa nintzela. → Noiz izan zenduan erdereagazko lehenengo hartuemona? Ba esango deutsut: gerratean, 1937. urtean, ni 5 urte eginbarriko umemokoa nintzala.
  • (eu) Bizitza pertsonalari tarte bat egingo diot, eta horrek esan nahi du beste aldetik kendu behar dela → Bizitza pertsonalari tarte bat egingo deutsat, eta horrek esan nahi dau beste aldetik kendu behar dala
  • (eu) Momentu zailenetan indarrak edozein lekutatik iristen dira → Momentu gatxenetan (?) indarrak edozein lekutatik iristen dira
  • (eu) Pasabanek (Tolosa, 1973) liburu bat aurkeztu du Donostian gaur:  → Pasabanek (Tolosa, 1973) liburu bat aurkeztu dau Donostian gaur:
  • (eu) Azpeitiko urtegian hilik agertutako emakumeak tiro bat du, lekukoen arabera. → Azpeitiko urtegian hilik agertutako emakumeak tiro bat dau, lekukoen arabera.
  • (eu) Irujok larunbatean jokatzea erabaki du. → Irujok zapatuan jokatzea erabagi dau.
  • (eu) Juan Martinez de Irujok ez du hutsik egingo larunbatean, eta Bizkaia pilotalekuaren inauguruazioan ariko da Merino II.arekin batera Binakako Pilota Txapelketako finalerdietan, Olaizola II.a eta Beginoren aurka. → Juan Martinez de Irujok ez dau hutsik egingo zapatuan, eta Bizkaia pelotalekuaren inaugurazioan ariko da Merino II.agaz batera Binakako Pelota Txapelketako finalerdietan, Olaizola II.a eta Beginoren aurka.


Aditzak

  • (eu) dizut → deutsut

Asteko egunak (eskuz sartuta)

  • (eu) larunbat, larunbata → zapatu, zapatua

Hilabeteak (eskuz sartuta)

  • (eu) urtarrila → urtarrila
  • (eu) uztaila → garagarrila

Hitz solteak (eskuz sartuta)

  • (eu) gaizki → txarto
  • (eu) lan → behar


Ebaluatzeko 100 test

  • (eu) Karmelo Etxenagusia Iurretan jaio zen 1932ko apirilaren 25ean. → Karmelo Etxenagusia Iurretan jaio zan 1932ko aprilaren 25ean.
  • (eu) Lehenengo ikasketak herriko eskolan egin ondoren, gerra ostetxoan abadetzarako bidea hartu zuen eta hartarako ikasten hasi. → Lehenengo ikasketak herriko eskolan egin ondoren, gerra ostetxoan abadetzarako bidea hartu eban eta hatarako ikasten hasi.
  • (eu) Abadetzea izango du, euskara-zaletasunarekin batera, harrezkero guztian bere bizitzaren ardatza. → Abadetzea izango dau, euskera-zaletasunagaz batera, harrezkero guztian bere bizitzaren ardatza.
  • (eu) Orduko seminarioan urrats hori ematea ez zen makala. → Orduko seminarioan hori pausuori emotea ez zan makala.
  • (eu) Liburuan beronek azaltzen digu ondoen nola mamindu duen bere zaletasun hori, eta egin dituen lanak zergatik, nola eta zeri erantzuteko egin dituen. → Liburuan beronek azaltzen deusku ondoen zelan mamindu dauan bere zaletasun hori, eta egin dituan lanak zergaitik, zelan eta zeri erantzuteko egin dituan.
  • (eu) Ikasleen beharrizanak nolakoak ziren, horren arabera atonduko zituen lorategiak: errazenetik zailenera, hurbilekotik urrutikoenera: bizkaierazko idazleetatik abiatu, gero gipuzkerazkoetara jo, eta azkenez Iparraldekoetara iritsi.. → Ikasleen beharrizanak zelangoak ziran, horren arabera atonduko ebazan lorategiak: errazenetik gatxenera, hurrenetik urrunenera: bizkaierazko idazleetatik abiatu, gero gipuzkerazkoetara jo, eta azkenez Iparraldekoetara ailegatu.
  • (eu) Ez du bere bizkar gainean meriturik zamatuko; horrelakoak inoren sorbaldara botako ditu bizkorki, batez ere aurretikoetara --eskertsu agertuko da behin eta berriro euskara zaletasuna mentatu diotenekiko--, baina bakoitzari berea denez zuzenbidea, Etxenagusiari ere berea aitortu beharra dago, eta ez da gutxi. → Ez dau bere lepo ganean meriturik zamatuko; halangoak inoren sorbaldara botako ditu arintxu, batez be aurretikoetara --eskertsu agertuko da behin eta barriro euskerazaletasuna berari mendau deutsienakazko--, baina bakotxari berea danez zuzenbidea, Etxenagusiari be berea autortu beharra dago, eta ez da gitxi.
  • (eu) Lorategi onak egingo bazituen, euskaraz idatzitako testu gehienak irakurri beharko zituen, eta, zein urtetan eginda dauden ikusita, ezin zezakeen hobeto asmatu. → Lorategi onak egingo bazituan, euskeraz idatzitako testu gehienak irakurri beharko ebazan, eta, zein urtetan eginda dagozan ikusita, ezin eikean hobeto asmau.
  • (eu) Aitzindaria irakaskuntzan. Izenburu hori handinahiegia iruditu lekioke baten bati, baina ekarriko ditugu ardurarik gabe pisuzko argibide eta arrazoiak dioguna on egiteko. → Aurrendaria irakaskuntzan Izenburu hau eretxitsuegia begitandu lekikio baten bati, baina ekarriko doguz ardura barik pisuzko argibide eta arrazoiak dinoguna on egiteko.
  • (eu) Irakurgaien ederrarekin gozatzen daki, eta edertasun hori bilatzen eta transmititzen aparteko maisua dugu bera. → Irakurgaien ederraz gozatzen daki, eta edertasun hori bilatzen eta transmititzen aparteko maisua dogu bera.
  • (eu) Don Karmelo irakasle lanetan zehatza eta arduratsua zenez, bere lana ez zuen mugatuko irakaste hutsera; ondo prestatuko zituen ikasleei zehetu beharreko gaiak; handik-hemendik zuzenduko zituen horretarako behar ziren liburu eta materialak; irakatsi-ahala ikasgaiok idatziz prestatuko zituen eta ikasleei polikopia bidez banakatu: batean euskal testuen lorategiak zirela --bizkaierazkoa lehenengo, gipuzkerazkoa hurren--, bestean euskararen joskera legeen azalpen zehetua zela, harakoan euskal literaturaren historia laburra zela... → Don Karmelo irakasle lanetan zehatza eta arduratsua zanez, bere lana ez eban mugatuko irakaste hutsera; ondo gertauko zituan ikasleei zehetu beharreko gaiak; handik-hemendik zuzenduko zituan horretarako behar ziran liburu eta materialak; irakatsi-ahala ikasgaiok idatziz atonduko zituan eta ikasleai polikopia bidez banandu: batean euskal testuen lorategiak zirala --bizkaierazkoa lehenengo, gipuzkerazkoa hurren--, bestean euskeraren joskeralegeen azalpen zehetua zala, harakoan euskal literaturaren historia laburra zala...
  • (eu) Karmelok horrelako zereginetan ziharduan sasoian, inguruan gehiago zen aditzak nola aletu, deklinabide forma zuzenak zein diren erakutsi edota joskera egiturak. → Karmelok holango zereginetan ziharduan sasoian, inguruan gehiago zan aditzak zelan urkuldu, deklinabide forma zuzenak zein diran erakutsi edota joskera egiturak.
  • (eu) Hizkuntzaren hezurdura ornitzen duten osagaiak, nolabait esateko. → Hizkuntzaren hazurdura ornitzen daben osagaiak, zeozelan esateko.
  • (eu) Berak, aldiz, euskarazko testuen bidez bizitzako gorabeherak ikustarazi dizkigu: irrigarrikeriak, gertaera latzak, antzerki kontuak, erlijio gaiak... → Berak, ostera, euskerazko testuen bidez bizitzako gorabeherak ikusiazo deuskuz: barregarrikeriak, gertaera latzak, antzerki kontuak, erlijino gaiak...
  • (eu) Hau da, hizkuntzorren atzean dagoen gizarteak bere bizimodua eta historia nola gauzatu duen. → Hau da, hizkuntzorren atzean dagoan gizarteak bere bizimodua eta historia zelan gauzatu dauan.
  • (eu) Etxenagusiaren lanarekin osatu dugun liburu hau mardula irten da. → Etxenagusiaren lanakaz osotu dogun liburu honek mardula urten dau.
  • (eu) Horrek esan nahi du sendo idatzi duela. Baina horrela eta guztia ere, gure idazlea ez genuke sortzailetzat joko. → Horrek esan gura dau sendo idatzi dauela. Baina ha ta guzti be, gure idazlea ez genduke sortzailetzat joko.
  • (eu) Sorkuntza era askotakoa izan daiteke eta gai baten gaineko gogoeta ere hartarakotzat har daiteke, baina bere idatziak, sorkuntza asmoz baino gehiago, gainerako zereginetarako pentsatuta idatzi ditu. → Sorkuntza era askotakoa izan daiteke eta gai baten ganeko gogoeta be hatakotzat hartu daiteke, baina beraren idatziak, sorkuntza asmoz baino gehiago, osterantzeko zereginetarako pentsatuta idatzi ditu.
  • (eu) Beronen idatziok ere betetzen dute, gure ustez, berak literaturan bilatu nahi izan duena: edertasuna bilatu eta harerekin gozarazteko; horretara sortu ditu irakurleak, eta bilduma hau ere, batez ere lehenengo partea, berebizikoa da zeregin horretarako. → Beronen idatziok be beteten dabe, gure ustez, berak literaturan bilatu gura izan dauena: edertasuna bilatu eta haregaz gozatuarazoteko; horretara sortu ditu irakurleak, eta bilduma hau be, batez be lehenengo partea, berebizikoa da zeregin horretarako.
  • (eu) Literatura sortzen baino, beste idazle batzuen lanen gainean jardun du gehiago, bai eskoletan bai idatzietan. → Literatura sortzen baino, beste idazle batzuen lanen ganean jardun dau gehiago, bai eskoletan bai idatzietan.
  • (eu) Modu zuzenean aurkeztuko dizkiguz obra honetan, berak hartuemana eduki duen hainbat idazle. → Modu zuzenean aurkeztuko deuskuz obra honetan, berak hartuemona euki daben hainbat idazle.
  • (eu) Liburu bidez ordez, hurretik ezagutu ditu, lagun izan ditu eta hauspoa emon diote haiei idatzi eta argitaratzeko. → Liburu bidez barik, hurretik ezagutu ditu, lagun izan ditu eta auspoa emon deutsie euroi idatzi eta argitaratzeko.
  • (eu) Halakoren batean Derioko Ikastaroaren jokabide horri arrazoia emango al zaio! → Halakoren baten Derioko Ikastaroaren jokabide horri arrazoi emongo al jako!
  • (eu) Testuok irakurtzeko dira berez, idatziz daudelako, baina beraien berezko bizia ahozkoan daukate. → Testuok leiduteko dira berez, idatziz dagozalako, baina euren berezko bizia ahozkoan daukie.
  • (eu) Irakurtzerakoan entzun egiten dira, ez dago norberak zertan doinurik emon, irakurri-ahala erritmo eta doinua berez hartzen dute. → Leidukeran entzun egiten dira, ez dago norberak zertan doinurik emon, leidu-ahala erritmo eta doinua berez hartzen dabe.
  • (eu) Ander Manterola adiskideak hainbat aldiz esan dit: → Ander Manterola adiskideak hainbat bider esan deust:
  • (eu) Zergatik ez duk idazten euskara nola ikasi huan eta nola eta non hasi hintzen hi euskara irakasten? → Zergaitik ez dok idazten euskerea zelan ikasi hoan eta zelan eta non hasi hintzan hi euskera irakasten?
  • (eu) Badakit nik arlo honetan zein den berak gehienbat jakin nahi duena: Derioko Seminarioan noiz eta nola sartu zen euskara irakaskuntzan. → Badakit nik arlo honetan zein dan berak gehienbat jakin gura dauana: Derioko Seminarioan noiz eta zelan sartu zan euskerea irakaskuntzan.
  • (eu) Bai, Ander, horrela da, orduko euskal etxeetan ohi zen bezala. → Bai, Ander, halan da, orduko euskal etxeetan ohi zan legez.
  • (eu) Erdara ulertu biek egiten zuten, batere eragozpenik gabe. → Erderea ulertu biak egiten eben, bape eragozpen barik.
  • (eu) Eta ez zen hori mira egitekoa: etxe euskaldunetan jaioak izan arren, biak ziren erdaldunen artean ere bizi izandakoak. → Eta ez zan hori mira egitekoa: etxe euskaldunetan jaioak izan arren, biak ziran erdaldunen artean be bizi izandakoak.
  • (eu) Gure iritziz, gaur egun dituan ezaugarriak prozesu baten betetasuna adierazten dute, eta hori testu osora zabaltzeari iritzi diogu zuzenena. → Gure eretxiz, gaur egun dituan ezaugarriak prozesu baten betetasuna adierazoten dabe, eta hori testu osora zabaltzeari eretxi deutsagu zuzenena.
  • (eu) Hamaika-hamabi urtekoa zela joan zen herritik kanpora lanbide horretara, eta ezkondu arteko urterik gehienak hortxe eta horrexetan eman zituen, hainbat erdal etxetan. → Hamaika-hamabi urtekoa zala joan zan herritik kanpora lanbide horretara, eta ezkondu arteko urterik gehienak hortxe eta horretantxe emon zituan, hainbat erdal etxetan.
  • (eu) Ezkondu eta gero ere, sarritan joaten zen negu aldian Bilboko plazara, bendeja saltzera (porrua zen, gehienbat, gure amak saltzen zuena), eta baita Durangokora ere, urte guztiko larunbatik gehienetan; eta horrelako lekuetan erdara zen nagusi. → Ezkondu eta gero be, sarritan joaten zan negu aldian Bilboko plazara, bendeja saltzen (porrua zan, gehienbat, gure amak saltzen ebana), eta baita Durangokora be, urte guztiko zapaturik gehienetan; eta holako lekuetan erderea zan nausi.
  • (eu) Erdaraz hitz egiteko erraztasun handi samarra lortu bazuen ere, batzuetan izaten zituen halako ""hanka-sartze"" nabarmen batzuk, batez ere erdal hitzen generoekin. → Erderaz berba egiteko erreztasun handi samarra lortu baeban be, batzuetan izaten zituan halako ""hanka-sartze"" nabarmen batzuk, batez be erdal berben generoakaz.
  • (eu) Gure aitak, aldiz, gutxitan irten zuen euskal hizkeraren ingurutik: → Gure aitak, ostera, gitxitan urten eban euskal berbetearen ingurutik:
  • (eu) Lantegi horretan euskaldunak asko ziren, baina erdaldunak ere ez gutxi; eta gure aita zenak erdaraz ere polito ikasi zuen, bere anaiarik gehienek baino hobeto. → Lantegi horretan euskaldunak asko ziran, baina erdaldunak be ez gitxi; eta gure aita zanak erderaz be polito ikasi eban, bere anaiarik gehienak baino hobeto.
  • (eu) Soldadutza Bilbon egin omen zuen, San Frantzisko kaleko kuartelean, eta horrek ere eman zion erdara ikasteko aukera. → Soldadutza Bilbon egin ei eban, San Frantzisko kaleko kuartelean, eta horrek be emon eutsan erderea ikasteko erea.
  • (eu) Hiru bizitzako baserria zen gurea, Ertzilbengoa izenekoa, Bilbotik Donostiarako kamino nagusiaren ondoan dagoana, aldatz txiki baten erdian. → Hiru bizitzako baserria zan gurea, Ertzilbengoa izenekoa, Bilbotik Donostiarako kamino nausiaren ondoan dagoana, aldatz txiki baten erdian.
  • (eu) Teilatupe berean bizi ginen hiru familiok hirurak ginen euskaldun garbiak. → Teilatupe berean bizi ginan hiru familiok hirurak ginan euskaldun garbiak.
  • (eu) Gure ""handiko"" familia biak, erdara kontuan, gure gurasoak baino askoz atzerago zeuden: haietariko gehienak gutxi eta gaizki egiten zuten erdara. → Gure ""handiko"" familia biak, erdera kontuan, gure gurasoak baino askozaz atzerago egozan: euretariko gehienak gitxi eta txarto egiten eben erdera.
  • (eu) Gure auzoan nire umetako lagun guztiak ere nire antzera zeuden. → Gure auzoan nire umetako lagun guztiak be neure antzera egozan.
  • (eu) Sekula santan ez nien gure gurasoei elkarri erdaraz hitz egiten entzun; inoizkoren baten egitekotan ere, beraien aurrean erdaldunen bat zegoenean izango zen, erdaldunek ere uler ziezaien. → Sekula santan ez neutsen gure gurasoei alkarri erderaz berba egiten entzun; inoizkoren baten egitekotan be, euren aurrean erdaldunen bat egoanean izango zan, erdaldunak be ulertu egien.
  • (eu) Noiz izan zenuean erdararekiko lehenengo harremana? → Noiz izan zenduan erdereagazko lehenengo hartuemona?
  • (eu) Ba esango dizut: gerratean, 1937. urtean, ni 5 urte egin berriko umemokoa nintzela. → Ba esango deutsut: gerratean, 1937. urtean, ni 5 urte eginbarriko umemokoa nintzala.
  • (eu) Ebakuazioa zela-eta, ilunabar batean Etxebarriko Zubibarri ondoko etxe batera eraman gintuzten, kamioi zahar baten gainean pilatuta. → Ebakuazinoa zala-eta, ilunabar baten Etxebarriko Zubibarri ondoko etxe batera eroan ginduezan, kamioi zahar baten ganean pilatuta.
  • (eu) Gure amaren anairik zaharrena --Asentsio okina-- han bizi zen, eta beronen etxean hartu gintuen gu laurok (gurasoak eta anaia biok) eta Iurretako beste senide batzuk, ganadu eta guzti. → Gure amaren nebarik zaharrena --Asentsio panaderue-- han bizi zan, eta beronen etxean hartu ginduzan gu laurok (gurasoak eta anaia biok) eta Iurretako beste senide batzuk, ganadu ta guzti.
  • (eu) Erdi baserri, erdi kaleko etxea zen, korta eta guztikoa, eta bere ondoan soloak ere bazeuzkan. → Erdi baserri, erdi kaleko etxea zan, korta ta guztikoa, eta bere ondoan soloak be baeukazan.
  • (eu) Eta beraiek baino erraztasun gehiago izango zutela gaurko mundu erdaldunduan bizimodua ateratzeko. → Eta eurak baino erreztasun gehiago izango ebela gaurko mundu erdaldunduan bizimodua atarateko.
  • (eu) Gure osaba baserriko semea zen, Iurretako Gaztañatza auzoan jaio eta hazia, eta euskera guk bezala zekien. → Gure osabea baserriko semea zan, Iurretako Gaztañatza auzoan jaio ta hazia, eta euskerea geuk lez ekian.
  • (eu) Haren emazteak, Etxebarriko alaba izanik, euskara jakin bazekien, baina erdaraz erraztasun gehiago zeukan, eta etxean, bai senarrarekin eta bai lau seme-alabekin, erdara baino ez zuen erabiltzen. → Haren andreak, Etxebarriko alabea izanik, euskera jakin baekian, baina erderaz erreztasun gehiago eukan, eta etxean, bai senarragaz eta bai lau seme-alabakaz, erderea baino ez eban erabilten.
  • (eu) Nire 4 lehengusuek, ni baino 5-10 urte zaharragoek, euskara ia ulertu ere ez zuten egiten. → Nire 4 lehengusuak, ni baino 5-10 urte zaharragoak, euskerea ia ulertu be ez eben egiten.
  • (eu) Gainera, inguruko kale-giro hartan, erdarea zen hizkera bakarra. → Ganera, inguruko kale-giro haretan, erderea zan berbeta bakarra.
  • (eu) Harritzekoa bada ere, etxeko amona zaharrak berak, gure izebaren amak, erdera gaizki ere gaizki egin arren, ia besterik ez zuen egin gura izaten, ez etxekoekin ez gurekin. → Harritzekoa bada be, etxeko amama zaharrak berak, gure izekoaren amak, erdera txarto be txarto egin arren, ia besterik ez eban egin gura izaten, ez etxekoakaz ez gugaz.
  • (eu) Hori horrela zela, eta herri handiek txikietan izan ohi duten eraginarekin, ezinbestekoa zen hango erderak eta erdalzaletasun biziak gure artean ere indar eta eragin handia izatea. → Hori holan zala, eta herri handiak txikietan izan ohi daben eraginaz, ezinbestekoa zan hango erdereak eta erdalzaletasun biziak gure artean be indar eta eragin handia izatea.
  • (eu) Durangotik hurbilago zeuden Iurretako auzuneak ere laster hasi ziren erdalduntzen, berezkoa denez: Durango hiritik hurbilago, erdarak indar gehiago Iurretako auzunetan. → Durangotik hurrago egozan Iurretako auzunak be laster hasi ziran erdalduntzen, berezkoa danez: Durango uritik hurrago, erdereak indar gehiago Iurretako auzunetan.
  • (eu) Hurrengo hau ez nuke esan gabe utzi nahi. → Hurrengo hau ez neuke esan barik itxi gura.
  • (eu) Eskoletan euskararik ez aipatu ez irakatsi ez baziguten ere, gure buruak eta gogoak gizonaren eta herrien eskubideetara zabaltzen asko lagundu ziguten. → Eskoletan euskerarik ez aitatu ez irakatsi ez baeuskuen be, gure buruak eta gogoak gizonaren eta herrien eskubideetara zabaltzen asko lagundu euskuen.
  • (eu) Irakasle hau arabarra zen eta erdalduna, baina guri irakatsi zigun ""Filosofía Social"" hark sakonetik astindu gintuen. → Irakasle hau arabarra zan eta erdalduna, baina guri irakatsi euskun ""Filosofía Social"" harek sakonetik astindu ginduzan.
  • (eu) Euskaldunok ere gure artean erdaraz gu beti, jo ta ke, ""euskerakada"" ederrik botaten genuela noizean behin, gure ikaskide erdaldunen barregarri. → Euskaldunok be geure artean erderaz gu beti, jo ta ke, ""euskerakada"" ederrik botaten genduala lantzean behin, gure ikaskide erdaldunen barregarri.
  • (eu) Gure Anderrek ere beti izan du bere ondoan eta inguruan ""mariachi"" ugaria eta fidela, zintzoa eta langilea, zintzorik eta langilerik inon bada. → Gure Anderrek be beti izan dau bere ondoan eta inguruan ""mariachi"" ugaria ta fidela, zintzoa ta behargina, zintzorik eta beharginik inon bada.
  • (eu) Hau gogora ekartzerakoan, beldur naiz, jai giro honetan, ez ote nauzuen dantzara atera nahi izango, behinola Sempereko herrian hango atso zaharrak bertako erretore handikotea plazara atera zuten bezaka, ""Nazioneko besta"" ospatzeko. → Hau gogora ekartean, bildur naz, jai giro honetan, ez ete nozuen dantzara atara nahi izango, behinola Sempereko herrian hango atso zaharrak bertako erretore handikotea plazara atara eben lez, ""Nazioneko besta"" ospatzeko.
  • (eu) Eskerrik asko den-denori: → Eskerrik asko dan-danoi:
  • (eu) Beste euskaltzale batzuk ere ezagutu nituen eta eurakazko harremanak mesedegarri izan zitzaizkidan. → Beste euskaltzale batzuk be ezagutu nituan eta eurakazko hartuemonak mesedegarri izan jatazan.
  • (eu) Atxuriko etxe hartan agiri zen atarian mahai bat, beronen gainean tintontzia eta paperak, hiru eserleku, bazterrean zorro batzuk zerez edo harez beterik, eta hiru edo lau gizon, piperra baino serioago, alkarrekin hizketa isiltxoan, atarian batera eta bestera ibili zebiltzala ipurdi gainean eskuak elkartuta. → Atxuriko etxe haretan agiri zan atarian mahai bat, beronen ganean tintontzia eta ingiak, hiru jesarleku, bazterrean zorro batzuk zerez edo harez beterik, eta hiru edo lau gizon, piperra baino serioago, alkarregaz hizketa isiltxuan, atarian batera eta bestera ibili ebiltzala eperdi ganean eskuak alkartuta.
  • (eu) Lagunarteko meza orienteko kristauen eraz dauka izena, eta, izenburuak berak dioskunez, euskaraz eginda dago, Bizkaiko euskaraz izan ere. → Lagunarteko mezea orienteko kristiñauen eraz dauka izena, eta, izenburuak berak dinoskunez, euskeraz eginda dago, Bizkaiko euskeraz hatan be.
  • (eu) Gehienak zetozen makulu birekin eta hanka bata zintzilik; baziran zetozenak ipurdi gainean erdi arrastaka, baita burtxoeetan zeotzenak ere norbaitek bultzaka eramanda. → Gehienak etozan makulu bigaz eta hanka bata dingiliz; baziran etozanak eperdi ganean erdi tatarrez, baita burtxoeetan etozanak be inork bultzaka eroanda.
  • (eu) Denak zurbil eta aurpegi ahularekin, edonor errukitzeko legez. → Danak zurbil eta arpegi ahulagaz, edonor errukituteko lez.
  • (eu) Balkoietan eta leihoetan zegoen jendeak harrituta esaten zuen: «Nork uste izango zuen Bilbon honenbeste herren zegoenik?». → Balkoietan eta leihoetan egoan jenteak harrituta esaten eban: «Nork uste izango eban Bilbon honenbeste kojo egoanik?».
  • (eu) Atarian zeuden gizon serioek adierazi zieten kalekoei diruak gertu ipini behar zituztela eta horregatik pixka batean atea itxiko zutela eta, asko berandutu gabe, laster hasiko zela diru banaketa. → Atarian egozan gizon serioak adierazo eutseen kalekoei diruak gertu ipini behar ebezala eta horregaitik pizka baten atea itxiko ebela eta, asko belutu barik, laster hasiko zala dirubanandutea.
  • (eu) Itxi zuten atea bada, eta geroxeago berriro zabaldu zenean, tximista baino arinago irten zen handik..., zer uste duzue? → Itxi eben atea ba, eta gerotxoago barriro zabaldu zanean, tximistea baino arinago urten zan handik..., zer uste dozue?
  • (eu) Deabrukeria hau ikusi zuten bilbotar zaharrak barre-zoroka hasi izan zaizkigu berau aipatu dugun aldi guztietan. → Deabrukeria hau ikusi eben bilbotar zaharrak barre-zoroka hasten izan jakuz berau aitatu dogun aldi guztietan.
  • (eu) Erdaldunik inoz oharkabe etortzen bazen alde horretara, egundoko arinen alde egin behar izaten zuen, larrua zulatuta bertan utzi nahi ez bazuen. → Erdaldunik inoz oharkabe etorten bazan alde horretara, egundoko arinen alde egin behar izaten eban, narrua zulatuta bertan itxi gura ez baeban.
  • (eu) Azkenean elkarren aurka jarri ziren, denentzako beste zer ostu ez zegoelako, eta burruka eta zalaparta askotxu eduki ondoren, hiru edo lau multzotan banatu ziren, multzo bakoitzak zuela bere menpean bidearen zati bat hantxe lapurretan ekiteko; eta multzo horietakoa ez zenari ez zioten uzten han lapurretan egiten. Han ez zen laketzen lapurrik beraien aldretakoa baino. → Azkenerako alkarren aurka jarri ziran, danentzako beste zer ostu ez egoalako, eta burruka eta zarraparra askotxo euki ondoren, hiru edo lau aldratan banatu ziran, aldra bakotxak eukala bere menpean bidearen zati bat hantxe lapurretan ekiteko; eta aldra horreetakoa ez zanari ez eutsien ixten han lapurretan egiten. Han ez zan laketzen lapurrik euren aldretakoa baino.
  • (eu) Lapurren artean inon baino agintari behar gehiago izaten da eta beraz, aldra bakoitzean buru edo nagusia edukiten zuten, eta honen hurrengo beste maila bat egiten zuten bik edo hiruk, bere barrukoagoak zirenak; eta enparatu guztiek egiten zuten beherengo maila, «lapur lauak» esango bagenu legez. → Lapurren artean inon baino agintari behar gehiago izaten da eta beraz, aldra bakotxean buru edo nagusia eukiten eben, eta honen hurrengo beste maila bat egiten eben bik edo hiruk, bere barrukoagoak ziranak; eta enparadu guztiak egiten eben beherengo mailea, «lapur lauak» esango bagendu lez.
  • (eu) Bere ikasketa-atalak ondo atera zituen, baina ez gorengo mailan, batxilerrean bezala, beherengo mailan baino; ozta-ozta ondo urten bakarrik. → Bere ikaste-atalak ondo atara ebazan, baina ez gorengo mailan, batxilerrean lez, beherengo mailan baino; oztaozta ondo urten bakarrik.
  • (eu) Honek ez daukak ordaintzea baino besterik. → Honek ez jaukak ordaindutea baino besterik.
  • (eu) Horietako beltz-harrapaketa batean gure beltz hori ere hartu eta eraman zuten Habanara, hamar urte inguru zituela bakarrik. → Horreetariko baltz-harrapaketa baten gure baltzau be hartu eta eroan eben Habanara, hamar urte inguru ebazala bakarrik.
  • (eu) Hiri ospetsu hartan mutiko hau erosi zuen euskaldun batek eta eraman zuen bere etxera. → Uri ospetsu haretan mutiko hau erosi eban euskaldun batek eta eroan eban bere etxera.
  • (eu) Eta berriro harrapatu eta salduko zuten beldurrik ez zuen, ordurako bada, Ingelandako gudu-ontziak ibili zebiltzan Afrikako itsasoetan, beltz-harrapatzaileak harrapatzen, eta lepotik esekitzen, eta galarazten horrelaxe gizonak gizona aberea bezala saltzea. → Eta barriro harrapau eta salduko eben bildurrik ez eban, ordurako ba, Ingelandako gudontziak ibili ebiltzan Afrikako itsasoetan, baltz-harrapatzaileak harrapetan, eta samatik eskegiten, eta galerazoten honantxe gizonak gizona aberea lez saltzea.
  • (eu) Ontzi galduko itsastarrei beltzak berberak kontatu zizkien gertaera hauek. → Ontzi galduko itsastarrei baltzak berberak edesi295 eutsezan jazokune honeek.
  • (eu) Orain hirurogeta hamar urte inguru dela, Hego Amerikatik Afrikako itsasbazterrerantz zetorren hiru mastadun ontzi ederra; oihalduna, aldi haretan itsaso zabaletan ibiltzen ziren gehienak bezalakoa. → Orain hirurogeta hamar urte inguru dala, Hego Amerikatik Afrikako itsasbazterrerantz etorren hiru mastadun ontzi ederra; oihalduna, aldi haretan itsaso zabaletan ibilten ziran gehienak lakoa.
  • (eu) Esan zien, beraiei on egitearekin ordaindu nahi zuela nolabait beste euskaldun batzuk berari egin zioten ona. → Esan eutsen, eurei on eginagaz ordaindu gura ebala zelanbait beste euskaldun batzuk berari egin eutsien ona.
  • (eu) Hor idatzi duguna, beltz euskaldun horretaz esan duguna, jazorikoa da eta ez inork asmaurikoa. → Hor idatzi doguna, baltz euskaldun horrezaz296 esan doguna, jazorikoa da eta ez inork asmaurikoa.
  • (eu) Hura ez zen inoz ibiltzen inoren esanetik, bere gogotik baino; gizon askeagorik ez zegoen inguru hartan. → Ha ez zan inoz ibilten inoren esanetik, bere gogotik baino; gizon askeagorik ez egoan inguru haretan.
  • (eu) Hi mutil azkarra haiz, langilea eta zindoa, nire diruarekin polito abiatu haiz irabazte arazoetan... → Hi mutil azkarra haz, behargina eta zindoa, nire diruakaz polito abiau haz irabazte arazoetan...
  • (eu) Galtzadako ostatu-jabe hark ere horrelaxe zeuzkan ezkutatuta urrezko diru pilotxoak. → Galtzadako ostatu-jabe harek be holantxe eukazan ezkutauta urrezko diru pilotxuak.
  • (eu) Salerosketa egin zuten, eta ekaineko hamabigarren egunean Bilbon ontziratu zen gure Txomin. → Saldu-erostea egin eben, eta bagileko hamabigarren egunean Bilbon ontziratu zan gure Txomin.
  • (eu) Sartu kortan, sardearekin eragin alde batera bazterreko sats piloari, eta lurrean zegoen harlau edo loza bat jaso, eta agertu zuen ezkutalekua; zenbatu zituen ardura handiz han zeuzkan urrezko diruak, eta euroi gaineraturik zeroatzan berriak, itxi zuen zuloa harlauarekin, satsa lehen bezala ipini zuen berriro, eta alde egin zuen kortatik eskuak igurtzen eta barrezka..., inork ikusi ez zuelakoan. → Sartu kortan, sardeagaz eragin alde batera bazterreko sats piloari, eta lurrean egoan harlau edo loza bat jaso, eta agertu eban ezkutalekua; zenbatu ebazan ardura handiz han eukazan urrezko diruak, eta euroi ganeraturik eroiazan barriak, itxi eban zuloa harlauagaz, satsa lehen lez ipini eban barriro, eta alde egin eban kortatik eskuei igurdika eta barre-barreka..., inork ikusi ez ebalakoan.
  • (eu) Mañaritik igaroten zen, eta horregatik, hango ostatuan irabazpide ederrak izaten ziren, euretan arradaka bezala dirua sartzen zela, ostatukoak bidaztiei abegi ona egin, eta mahai ugaria eta ohe garbia ematen bazieten batez ere. → Mañaritik igaroten zan, eta horregaitik, hango ostatuan irabazpide ederrak izaten ziran, euretan arradaka lez dirua sartzen zala, ostatukoak bidaztiei abegi ona egin, eta mahai ugaria eta ohe garbia emoten baeutseen batez be.
  • (eu) Arratsalde hartan, eguerdiostetxoan, kortako mando eta beste abereei jatekoa askara bota ondoren, arabar mutila bertan gelditu zen, buruko min pixka bat zuela eta uste izanik, kale aldera joatea baino hobeto izango zitzaiola loalditxo bat egitea. → Arratsalde hatan, eguerdiostetxuan, kortako mando eta beste abereei jatekoa askara bota ondoren, arabar mutila bertan gelditu zan, buruko min pizka bat ebala eta uste izanik, kale aldera joatea baino hobeto izango jakola loalditxo bat egitea.
  • (eu) Eta horrelaxe bada, korta-bazter ilunenean askan bigungarritzat ira-besarkada bat ipinita, lasai-lasai, etzan zen. → Eta holantxe ba, korta-bazter ilunenean askan bigungarritzat ira-besarkada bat ipinita, nasai-nasai, etxun zan.
  • (eu) Ugazabak ez zuen uste hura etxean zenik, herriko zelaian dantzan zebilela baino. → Ugazabak ez eban uste ha etxean zanik, herriko zelaian dantzan ebilela baino.
  • (eu) Ipini zuen argi-makatza polito-polito bere zimeratxoan eta agur esanez joan zen Ana Mari ona, lau urteko umeak baino gaiztotasun gehiago ez zeukan emakumetxo zintzoa. → Imini eban argi-makatza polito-polito bere zimeratxuan eta agur esanaz joan zan Ana Mari ona, lau urteko umeak baino gaiztotasun gehiago ez eukan emakumetxu zintzoa.
  • (eu) Hara, emaztetxo, hor, Iturrigorri aldetik Buiarantz joan naiz, astiro-astiro, eta beti, ahal izan dudala, zuhaitz arterik zuhaitz arte, txori zorioneko hori noz entzungo ote dudan bada, ibili nabilela, jan ditudala ogi eta lukainka-mutur, eta gazta-zatia. → Hara, emaztetxu, hor, Iturrigorri aldetik Buiarantz joan naz, astiro-astiro, eta beti, ahal izan dodala, zugatz arterik zugatz arte, txori zorioneko hori noz entzungo ete dodan ba, ibili nabilela, jan dodazala ogi eta lukainka-mutur, eta gaztae-zatia.
  • (eu) Hasi ziren barre-purrustadaka elkarri begira, eta erabaki zuten herrian ez zegoela Zinko baino gizon burlatiagorik. → Hasi ziran barre-purrustadaka alkarri begira, eta erabagi eben herrian ez egoala Zinko baino gizon burletiagorik.
  • (eu) Eta erderaz esan dit emateko berari aldean neuzkan diru guztiak eta agudo eta txitik ere atera gabe, bestela gibelak eguzkitara atarako zizkidala. → Eta erderaz esan deust emoteko berari aldean neukazan diru guztiak eta agudo eta txitik be atara barik, bestelan gibelak eguzkitara atarako eustazala.
  • (eu) Maiatzean sartuta gaude eta oraindino aurtengo kukua entzun gabe nago eta gaur joatea bururatu zait, eta entzun arte ez nator etxera. → Orrilean sartuta gagoz eta hondino aurtengo kukua entzun barik nago eta gaur joatea otu jat, eta entzun arte ez nator etxera.
  • (eu) Hain zuzen, arlo honek lan konparatibo zehatzagoa beharko luken arren, esan dezakegu irakurleak behin baino gehiagotan narratzaile-itzultzailearen presentzia zuzena barruntan dezakela kontakizunen joan-etorrian, hark gauzak azaldu, bere iritzia eman edota esaera edo pentsaera batzuk agertuta. → Hain zuzen, arlo honek lan konparatibo zehatzagoa beharko leuken arren, esan daikegu irakurleak behin baino gehiagotan narratzaile-itzultzailearen presentzia zuzena barruntan daikela kontakizunen joan-etorrian, harek gauzak azaldu, bere eretxia emon edota esaera edo pentsakera batzuk agertuta.
  • (eu) Ohartu bedi irakurlea, dena dela, adibiderik gehienak amaierari dagokiozala, eta era horiek tradiziozko ipuingintzan oso erabiliak izan direla (mezuren bat daroatenak edo zerbait irakasten digutenak, esale eta entzule/irakurlearen presentzia zuzena nabarmentzen dutenak, eta abar). → Ohartu beite irakurlea, dana dala, adibiderik gehienak amaierari dagokiozala, eta era horreek tradizinozko ipuingintzan oso erabiliak izan dirala (mezuren bat daroenak edo zeozer irakasten deuskuenak, esale eta entzule/irakurlearen presentzia zuzena nabarmentzen dabenak, eta abar).

Bizkaiera -> Euskara batua

  • (eu_bis) Honeek umeok → Ume hauek
  • (eu_bis) Etortea → Etortzea
  • (eu_bis) Horrek mutilorrek → Mutil horrek
  • (eu_bis) Horregaz gizonagaz → Gizon horrekin
  • (eu_bis) Horrek auto gorriak jo nau → Auto gorri horrek jo nau
  • (eu_bis) Ume honeek zoratu egin behar nabe → Ume hauek txoratu egin behar naute
  • (eu_bis) Eskola apalak ei ziran, berak dinoanez. → Eskola apalak omen ziren, berak dioenez.


Hilabeteak (eskuz sartuta)

  • (eu_bis) urtarrila → urtarrila
  • (eu_bis) zezeila → otsaila
  • (eu_bis) martia → martxoa
  • (eu_bis) jorraila → apirila
  • (eu_bis) maiatza → maiatza
  • (eu_bis) bagila → ekaina
  • (eu_bis) garagarrila → uztaila
  • (eu_bis) agorrila → abuztua
  • (eu_bis) iraila → iraila
  • (eu_bis) urria → urria
  • (eu_bis) zemendia → azaroa
  • (eu_bis) gabonila → abendua

Asteko egunak (eskuz sartuta)

  • (eu_bis) ilen, ilena → astelehen, astelehena
  • (eu_bis) martitzen, martitzena → astearte, asteartea
  • (eu_bis) eguazten, eguaztena → asteazken, asteazkena
  • (eu_bis) eguen, eguena → ostegun, osteguna
  • (eu_bis) bariku, barikua → ostiral, ostirala
  • (eu_bis) zapatu, zapatua → larunbat, larunbata
  • (eu_bis) domekea → igandea

Hitz solteak (eskuz sartuta)

  • (eu_bis) abade → apaiz
  • (eu_bis) berba → hitz
  • (eu_bis) gaizki → txarto